Iaz baino gehiago irabazi du Vidralak aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan

Erredakzioa 2016ko urr. 24a, 14:00

Urtarriletik irailera arte egin dituen salmenten inguruko datuak argitaratu ditu Vidralak. Datu horien arabera enpresak 592,21 milioi eurotan baloratutako salmentak egin ditu. Salmenta horiek medio, irabaziak izan dituzte akziodunek (2,17 euro eskuratu dituzte akzio bakoitzeko). Horrek irabazien % 16,2ko igoera suposatzen du 2015tekiko, epe berean 1,87 euro lortu baitzituzten iaz akziodunek akzio bakoitzeko.

Urtarriletik irailera arte egin dituen salmenten inguruko datuak argitaratu ditu Vidralak. Datu horien arabera enpresak 592,21 milioi eurotan baloratutako salmentak egin ditu. Salmenta horiek medio, irabaziak izan dituzte akziodunek (2,17 euro eskuratu dituzte akzio bakoitzeko). Horrek irabazien % 16,2ko igoera suposatzen du 2015tekiko, epe berean 1,87 euro lortu baitzituzten iaz akziodunek akzio bakoitzeko.

Aipatzekoa da baita urtebetean zorra nabarmen murriztu duela enpresak. Iaz 440,2 milioi euroko zorra zuen. Aurten, baina, 345,12 milioi euroko zorra du (% 21,6ko jaitsiera)

Geroz eta diru gehiago akziodunentzat

Nabarmentzekoa da baita azken bost urteetan etengabe igo dela enpresaren irabaziengatik akziodunek jasotzen duten diru kopurua. Salbuespen bakarra 2013tik 2014ra bitarteko tartea izango litzateke: 2013ko lehen bederatzi hilabeteetan 1,7 euro jaso zuten akzio bakoitzeko eta 2014an 1,68. Baina, salbuespen hori kenduta, goranzko joera etengabea izan duten akzionisten irabaziek.

Zentsu horretan, Vidralak adierazi du berreskuratze bat ematen ari dela “elikagaientzako beirazko ontzien merkatu europar nagusietan”. Hori dela eta, 2016an irabaziak handituko direla aurreikusi du enpresak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide