Kultur guneen mapa sortzeko ekimen parte-hartzailea jarri du martxan Udalak

Erredakzioa 2016ko urr. 22a, 16:03

Laudioko Udalak, SOS Lamuza Parkearekin elkarlanean, prozesu parte-hartzaile bat jarriko du martxan gaur egun existitzen diren kultur guneak identifikatzeko asmoz. Halaber, etorkizunean horrelako ekimenetara bideratu daizkeen espazioen mapa ere sortuko dute.

Laudioko Udalak, SOS Lamuza Parkearekin elkarlanean, prozesu parte-hartzaile bat jarriko du martxan gaur egun existitzen diren kultur guneak identifikatzeko asmoz. Halaber, etorkizunean horrelako ekimenetara bideratu daizkeen espazioen mapa ere sortuko dute. Proiektua urriaren 25ean jarriko duten martxan bilera ireki batean, zeinetara kirol edo kultur elkarteetako ordezkariak gonbidatuta dauden. Azpiegituren eztabaida prozesua urtarrilaren 11ra arte luzatzea dute helburu. 

Horrez gain, azaroaren 19an ekintza nagusia burutuko dute beste bilera kolektibo batekin. Horretara Laudioko herritar guztiak gonbidatu dituzte antolatzaileek eztabaidan parte hartu dezaten. 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide