Laudioko Udalak, SOS Lamuza Parkearekin elkarlanean, prozesu parte-hartzaile bat jarriko du martxan gaur egun existitzen diren kultur guneak identifikatzeko asmoz. Halaber, etorkizunean horrelako ekimenetara bideratu daizkeen espazioen mapa ere sortuko dute. Proiektua urriaren 25ean jarriko duten martxan bilera ireki batean, zeinetara kirol edo kultur elkarteetako ordezkariak gonbidatuta dauden. Azpiegituren eztabaida prozesua urtarrilaren 11ra arte luzatzea dute helburu.
Horrez gain, azaroaren 19an ekintza nagusia burutuko dute beste bilera kolektibo batekin. Horretara Laudioko herritar guztiak gonbidatu dituzte antolatzaileek eztabaidan parte hartu dezaten.