"Baziren urteak neska talderik ez zegoela, baina orain Laudion saskibaloia bizirik dagoenaren sentsazioa dut"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko urr. 23a, 08:30

ONINTZE GARDEAZABAL URRUELA (Laudio, 1994) Olabuenaga Sugarrak saskibaloi taldeko jokalaria da. Urte batzuk ondoren, emakumeen saskibaloi taldea osatu eta lehiatzea lortu dute. 

Olabuenaga Sugarrak emakumeen saskibaloi taldea sortu berri duzue. Pozik, ezta? 

ONINTZE GARDEAZABAL URRUELA (Laudio, 1994) Olabuenaga Sugarrak saskibaloi taldeko jokalaria da. Urte batzuk ondoren, emakumeen saskibaloi taldea osatu eta lehiatzea lortu dute. 

Olabuenaga Sugarrak emakumeen saskibaloi taldea sortu berri duzue. Pozik, ezta? 

Oso pozik. Talde berezia da, batzuk 8 urte edo gehiago daramatzagu saskibaloian jolastu gabe; eta besteak berriz, nahiz eta iaz entrenatu ezin izan zuten lehiatu, ez baitzeuden neska kopuru nahikoa taldea osatu ahal izateko. Aurten taldea ateratzeko 17 eta 30 urte bitarteko neska mordoa bildu gara. Nire eta taldekide batzuen kasuan jolasteko nahia udarekin etorri zen, laudioko jaietan murgilduta asko animatu ginelako.

 

Laudioko emakume kirolarien parte hartzea, areagotzen ari da beraz. 

Baziren urteak neska talderik ez zegoela. Laudion egon zen azken nesken saskibaloi taldea jenderik gabe geratu zen, eta Laudiokoak izan arren kirolaz disfrutatu ahal izateko Amurriora joan behar izan zuten. Honen inguruan esan dezaket, Laudioko Sugarrak Saskibaloiko Klub-eko arduradunak lan handia egin dutela. Haien lanari esker, azken bi urtetan 3 talde sortu dituzte kategoria desberdinetan. 

 

 Zenbat lagunek osatzen duzue taldea? Zein adinetakoak?

Gure saskibaloiko taldea 14 neskaz osatuta dago. Nahiz eta adin desberdintasuna handia izan, gure artean giro paregabea izatea lortu dugu. Taldea edonori irekita dago, adin txikiko nesken eta mutilen taldea ere badaude, beraz, edonor apuntatu daiteke. Saskibaloian jokatu ahal izateko Sugarrak Saskibaloi Klubean parte hartzen duen edonori zuzendu zaitezkete, eta ziur lagunduko dizuela. Horrez gain, interesatuak arratsaldero kiroldegira joan daitezke, informazio bila.

 

2016/2017 denboraldia hasi berri duzue. Zein da zuen helburua?

Gure  funtsezko helburua kirola egitea eta ondo pasatzea da. Horrez gain, talde bezala hobetzea ere espero dut, oraindik gauza asko hobetu behar ditugulako, eta asko gustatuko litzaidake, denboraldia bukatzean nire taldea saskibaloi talde lehiakor bat bezala ikustea. Gure lehenengo partiduetako emaitzak ez dira oso onak izango, baina benetan espero duguna  pixkanaka-pixkanaka hobetzen joatea da; eta esan bezala, derbi bat jokatzeko lehiakorrak izatea.

Noiz izango dugu eskualdeko emakumeen saskibaloi derbia ba?  

Zoritxarrez ez dugu derbirik izango Zaraobeko Klubeko Senior nesken taldearekin kategoria ezberdinetan gaudelako, baina ondo ikusiz gero talde bezala Amurrioko Gabonetako txapelketan parte hartzea pentsa dezakegu. Eta hori adostekotan, derbi moduko partidu bat joka genezake.

 

Norbanako edo talde gisa, zein da zale edo herritarrei zabaldu nahi diezuen mezua?

 Guk edozein motatako kirola egitea gomendatzen dugu, baina erabat ziur gaude talde kirolak oso aberasgarriak direla, guk aurten lagun berriak egin ditugu eta urte askotarako izatea espero dugu. Saskibaloia Laudion berriz ere bizirik dagoelaren sentsazioa daukat, neska eta mutil talde zahar eta berriekin. Horregatik saskibaloia kirola probatzera animatzen dugu bai saskibaloira berriz jolasteko apeta duena eta baita kirol berri bat ezagutu nahi duena ere.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide