Zenbait hobariren eta tasen aldaketa proposatu du EAJk

Erredakzioa 2016ko urr. 20a, 09:30

Udal gobernu taldeak tasen eta zergen proposamena egin ostean, hainbat ekarpen aurkeztu ditu EAJk.

Udal gobernu taldeak tasen eta zergen proposamena egin ostean, hainbat ekarpen aurkeztu ditu EAJk.

Herentziak

Lehenik eta behin, herentziek hobaria izatea nahi dute jeltzaleek, baldin eta heredatutako etxebizitzan bizi badira.

Kasu horietarako hurrengo baldintzak jarri nahi dituzte:

*Lehen mailako senideak, adoptatzaileak, adoptatuak, edota bikotekidea izatea.

*Lortutako ondasuna euren ohiko etxebizitza izatea.

Aldi berean, euren diru sarrerak hurrengo ataletan egon beharko dira, edo ondorengoak (beti ere helduak direnean), eta unitate familiarraren, bikotearen edo ekintzazko bikotekidearen eta adin gutxiko seme-alaben irabazi garbiak (umezurtz pentsioa) hurrengoko tarteren batean aurkitzen baldin badira:

%100 hobaria 20.000,00 € arte

%95 hobaria 27.200,00 € arte

%75 hobaria 37.200,00 € arte

Hobariak ezingo dira metatu.

Aretako, Gardeako eta Latiorroko frontoiak

Jeltzaleek uste dute herriko frontoien alokairuan (Aretan, Gardean eta Latiorron) % 90ko beherapena egin behar zaiela 60 urte gorako laudioarrei ohitura osasuntsuak sustatzeko.

Baratz ekologikoak

Ortu ekologikoen kasuan, EAJk hurrengo irizpidea proposatu du:

  • Norbanakoen ortuak hilabetean: 21,00 euro.

  • Ortu bikoitzak/familia/kolektiboak, hiruhilabetean: 39, 00 €.

Ikastaroak

Alderdiak iradoki du ofizioz % 10eko beherapena egitea 2 urtez erroldatuta egon diren laudioarrei. Horrez gain, lagun horiek 65 urte edo gehiago izanez gero, % 20ko murrizketa gehituko zaio.

Enpresen hazitegia

Hurrengo salneurriak egokitzat jo du EAJk enpresen hazitegiko alokairuei dagokienez:

Lehen urtea: 9,00 €/m2/hileko.

Bigarren urtea: 12, 00 €/m2/hileko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide