Urtero bezala, Laudioko X. Elkartasun Azoka antolatu du Arabako Gobernuz Kanpoko Erakundeen koordinatzaileak antolatu du.
Azoka horretan aukera emango zaie hainbat GKEri erakuts dezaten zeintzuk diren euren proiektuak eta ekimenak, eta azaldu dezaten egiten duten lana.
Aldi berean, azokaren deialdia eskolei bideratuta dago ere, parada izan dezaten euren proiektuak, ideiak edo lanak aurkezteko.
Goizeko 11:00etatik 13:30etara arte iraungo du eta hainbat taldek eta komunitateko pertsonek berotuko dute denbora tarte horretan plazako giroa. Gauzatuko diren ekintzak jolas eta jai giroan egingo dira, adierazteko kultura anitzez osatuta dagoela gizartea eta zein den zehazki GKEn lana. Acuarela taldea ere bertan egongo da, kontzertua eskaintzen.