“Laudion Egin” kontsumo taldea sortu du herritar talde batek

Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 22:33

Tokiko produktuen kontsumo talde bat sortu berri da Laudion, hainbat herritarren ekimenez. Laudion Egin da proiektuaren izena. Taldearen sustatzaileek azaldu dute euren helburua hainbat balio bultzatzea izango dela: “kontsumo arduratsua, elikadura osasuntsua, tokiko produktuen kontsumoa edota lurrarekiko errespetua”, besteak beste.

Jende gehiago batzea helburu

Taldera ekoizle eta kontsumitzaile gehiago batzea izango dute lehen helburu. Web-gune bat egiteko asmoa ere badute. Proiektuaren facebook orrian topatu daiteke informazio gehiago: Laudion Egin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide