Basoak, gurdibela, pokemon go eta lan gatazkak protagonista Aiaraldea Egunkarian

Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 19:29

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren zenbaki berria. Ohikoan bezala, askotariko gaiak izango ditu ardatz.

Azken bi asteetan eskualdean jazotako albiste esanguratsuenak topatuko ditu irakurleak lehen orrietan, Herriz herrikako atalean.

Sozioekonomia atalean lan gatazkak izango dira protagonista, Bañueta kiroldegiko greba eta Artiach-eko lanuzteak.

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren zenbaki berria. Ohikoan bezala, askotariko gaiak izango ditu ardatz.

Azken bi asteetan eskualdean jazotako albiste esanguratsuenak topatuko ditu irakurleak lehen orrietan, Herriz herrikako atalean.

Sozioekonomia atalean lan gatazkak izango dira protagonista, Bañueta kiroldegiko greba eta Artiach-eko lanuzteak.

Jendartea atalean, berriz, oso bestelako gai bat jorratuko da: Pokemon Go jokoaren fenomenoa, eskualdeko ikuspuntutik.

Aiaraldeko basoak, gai nagusi

Erreportaje nagusia Joxe Blanco Gomezek egin du, Aiaraldeko basoen inguruan. Eskualdeko baso moten jatorria eta bilakaera jorratzen du artikuluak.

Kulturan bi idazleri eginiko elkarrizketak egongo dira: Andoni Murgari eta Inma Diezi eginikoak. Kirolean ere egongo da elkarrizketa bat, “gurdibela” deritzon kirolaren inguruan eginikoa Fernando Villaverde amurrioarrari. Beste hainbat kirol-albiste jasoko ditu egunkariak, azken egunetan jazotakoak.

Sonia Guerrini izango da kontrazaleko protagonista. Egipton egin duen aurkikuntzaren inguruko galderak erantzun ditu arkeologo laudioarrak.

Kolaboratzaile talde zabalak hartu du parte egunkariaren zenbaki honetan. Julen Arzuaga, Ane Landeta, Eneko Gastaka, Luis Vil, Mateo Pagazaurtundua eta Irati Marañon arduratu dira iritzi zutabeak idazteaz. Zinema proposamena Txetxu Urkijok egin du eta Aimar Gutierrezek, berriz, komikia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide