Urtero bezala, Arabako Gobernuz Kanpoko Erakunde koordinatzaileak antolatu du Laudioko X. Elkartasun Azoka.
Azoka horretan aukera emango zaie hainbat GKEri erakuts dezaten zeintzuk diren euren proiektuak eta ekimenak, eta azaldu dezaten betetzen duten lana.
Aldi berean, azokaren deialdia eskolei bideratuta dago ere, parada izan dezaten euren proiektuak, ideiak edo lanak aurkezteko.
Goizeko 11etatik eguerdiko 13.30etara arte iraungo du eta azoka hainbat taldek eta komunitateko pertsonek berotuko dute. Gauzatuko diren ekintzak jolas eta jai giroan egingo dira, adierazteko kultura anitzez osatuta dagoela gizartea eta zein den zehazki GKEn lana. Bukatzeko, azoka Acuarela taldeak girotuko du.