Udalak abiatu du Antzokia zehazteko proiektuaren baldintza-agiria

Erredakzioa 2016ko urr. 17a, 08:18

Laudioko udal gobernu taldeak aurreratu du Altzarrateko Antzokiaren proiektua egiteko baldintza-agiria prestatzen ari dela. Izan ere, Jon Ander Altube alkateordeak adierazi du asmoa ez dela beste proiektu bat idaztea, baizik eta behingoz gauzatuko dena egitea.

Laudioko udal gobernu taldeak aurreratu du Altzarrateko Antzokiaren proiektua egiteko baldintza-agiria prestatzen ari dela. Izan ere, Jon Ander Altube alkateordeak adierazi du asmoa ez dela beste proiektu bat idaztea, baizik eta behingoz gauzatuko dena egitea.

EH Bilduko ordezkariak aipatu du ez dutela bakarrik kostuak zehaztu behar; koalizioko kideak azaldu du Antzokia, Zubiko Etxeko eta Lamuza Parkeko egitasmoekin uztartu beharko dutela.

Berez, Zubiko Etxean San Roke Musika Bandak hasi ditu bere saioak, gainera, liburutegia jarri nahi dute etorkizunean, eta urbanizazio lanak laster abiatuko dituzte. Lamuza Parkean obrak aurrera egin du Musika Etxean eta kasinoan ere esku hartzea egikarituko dute. Hori gutxi balitz, egokitu nahi dute San Roke Nagusien Egoitza ohia.

Aldagai horiekin guztiekin antolatu nahi dute Laudioko kultura ehuna eta kudeatu trantsizioa.

Aurrekontuetan jaso legez, 220.000 erabiliko dituzte proiektuan.

Inbertsioen xehetasuna

EAJk eskatu zion udal gobernu taldeari aurrekontuan adostutako inbertsioen egoera, eta horren harira egin du adierazpena EH Bilduk. Koalizioak hurrengoaren berri ere eman du:

-Aretako asfaltatze lanak bi astetan hasiko dira (400.000 euro).

-Argien aldaketa egin dute dagoeneko (60.000 euro).

-Aretako parkearen estaldura eraikitzeko 60.000 euroko lanen lizitazioa egiten ari dira.

-Padle zelaia egiteko proiektuaren erredakzioa kanpoko zerbitzuen esku dago (185.000 euro).

-Ellakuriko futbol zelaiaren aldaketa hurrengo udan gauzatuko beharko dute kirol denboraldiaren geldialdia profitatzeko (600.000 euro).

-San Roke erretiratuen klubeko hobekuntzetan 51.000 euro erabiltzen ari dira dagoeneko.

-Landa-eremuko bideen lanak egin dira Asuduin eta laster Larrazabalgoei ekingo diete.

-Ellakuriko aparkalekuaren -autokarabanentzat ere- proiektua bukatzen ari dira udal zerbitzuek (200.000 euro).

-Santa Luziako apaiz etxearen teilatua eta gero eraikina berritzeko lanak ez dira oraindik egikaritu (140.000 euro).

-HAPO berria osatzeko proiektua atzeratu da Laudioko Udaleko Hirigintza Saileko teknikariak aldatu direlako.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide