Aldi baterako 25 lanpostu eskainiko ditu udalak enplegu programen bitartez

Erredakzioa 2016ko urr. 14a, 14:14

Laudioko Udalak bilera egingo du urriaren 20an Kultura Etxeko Arraño gelan 19:00etan azaltzeko 25 lanpostu eskainiko dituela laster enplegu programen bidez.

Laudioko Udalak bilera egingo du urriaren 20an Kultura Etxeko Arraño gelan 19:00etan azaltzeko 25 lanpostu eskainiko dituela laster enplegu programen bidez.

Horietako 15 berehala hasiko dira, azaroaren 15ean, alegia. 12 langile eta 3 langileburu kontratatuko dituzte 3 programa baliatuta; Arraño Larra eta Arraño Goienuri hobetzeko, espazio publikoetan konponketak egikaritzeko eta azpiegituretan eta bitarteko naturaletan hobekuntzak egiteko.

Horretarako 211.000 euroko diru-laguntza jaso du erakundeak. 6 hilabeteko kontratuak egingo dituzte eta soldata 1.100 euro ingurukoa izango da.

 

Lanbiden eta langabezian egotea beharrezkoa izango da

 

Lanpostu horiek zein gainerakoak lortzeko beharrezkoa izango da zenbait baldintza betetzea: Lanbiden izena ematea, langabezian egotea, 35 urte baino gutxiago edo 45 baino gehiago izatea, bazterkeria arriskua pairatzea...

Gainera, kontratatuen %40 emakumezkoak izango dira. Baldintza horien xehetasun guztiak azalduko dituzte urriaren 20ko bileran. Dena den, Lanbidek egingo du lehenengo hautaketa eta, gero, elkarrizketen bitartez gauzatuko dute behin betikoa.

 

10 lanpostu gehiago

 

Horietaz gain, bi enplegu programa gehiago prestatuko ditu tokiko erakundeak. Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker 5 lorezain hartuko dituzte 6 hilabetez Arraño Larra garbitu eta atontzeko.

Aurrerago beste 5 behargin kontratatuko dituzte ibaia garbitzeko -akordio hori EAJk eta EH Bilduk adostu zuten aurrekontuetan-. Litekeena da kontratazio horiek motzagoak izatea, 3 hilekoak.

 

300.000 eurotik gorako inbertsioa

 

Guztira, diru-laguntzak eta berezko bitartekoak gehituta. Laudioko Udalak 347.000 euro bideratuko ditu enpleguaren sustapenera: 211.000 euro azaroko kontratazioetan, 86.000 Arraño Larrakoetan eta 50.000 Nerbioi ibaiko jardueretan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide