Laudioko Udalak ikertu behar du 80 urtetik gora duten lagunen egoera eta bakarrik bizi diren pertsonak elkarrizketatu, euren bizi baldintzak ezagutzeko.
Lanaldi osokoa postua izango da, goiz eta arratsaldez, astelehenetik ostiralera. Inkesta bakoitzeko 10 € gordin ordainduko dituzte. Kalkulatzen da ordu bakoitzeko inkesta bat edo zertxobait gehiago egitea. Bi-hiru asteko lana izatea aurreikusi dute.
Hobetsiko da ibilgailua izatea (baserrietara joateko) baita emakumea eta nagusia izatea (ez da ezinbesteko baldintza) ere.
Interesdunek idatz dezakete hurrengo helbidera: idazkaritza@aztiker.com
Epea urriaren 23an bukatuko da.