Iñigo Martinez dantzari laudioarrak “Vivir y otras ficciones” filma luzea iragartzeko esketx baten grabaketan parte hartu du. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuten pelikula.
Fikzioa eta errealitatea nahasten dituen lana da eta kontatzen du ospitale psikiatriko batetik atera berri den pertsona baten eta idazle tetraplegiko baten arteko harremana.
Filma iragartzeko bideoa publikatu zuten uda hasieran, “Anomalías recalcitrantes” izenpean. Bertan agertzen da Iñigo Martinez Sagastizabal, aniztasun funtzionala duten beste pertsonarekin batera.
Ikusi bideoa:
[video:https://vimeo.com/173480515]