Osakidetzak 'Paziente bizia' programaren deialdi berria zabaldu du Amurrion eta Laudion

Erredakzioa 2016ko urr. 12a, 08:05

Udazken honetan osasun zerbitzu publikoak 'Paziente Bizia' programaren ziklo berria abiatu dute Laudion eta Amurrion. Izan ere, Laudion duela astebete hasi zen, urriaren 3an. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, anbulatorioan edo 94 600 74 80 eta 608 566 972 telefonoetan. 

Udazken honetan osasun zerbitzu publikoak 'Paziente Bizia' programaren ziklo berria abiatu dute Laudion eta Amurrion. Izan ere, Laudion duela astebete hasi zen, urriaren 3an. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, anbulatorioan edo 94 600 74 80 eta 608 566 972 telefonoetan. 

Amurrion, ordea, Kultur Etxean egingo dira, urriaren 20an, 24an eta 31n, azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an eta abenduaren 12an, goizeko hamarretatik hamabiak eta laurdenera. Izena emateko, 945 02 59 00 telefono-zenbakira deitu behar dute astearte eta ostegunetan interesdunek, 13:30etik 15:00etara bitartean, edo euren erreferentziazko erizainari jakinarazi.

Gaixo eta zaintzaileak, irakasle

Hainbat saioen bitartez, gaixotasun kronikoak dauzkatenei, edo horrelako gaizo bat zaintzeaz arduratzen direnei eritasun horiei buruzko informazioa ematea du helburu Osakidetzak. Gainera, osasun-egoera honetzeko izan beharreko ohiturak edo jakindeak zeintzuk diren erakutsi nahi dituzte.  Gaixoak eta haien zaintzaz arduratzen diren pertsonak izango dira tailerrak eskaintzen dituztenak eta, horri esker, ikastaroak baloi erantsia hartuko du, pareko bizipenak ikastarora ekarriz. 

Programaren inguruko informazio gehiago eskuratu daiteke Osakidetzako webgunean (http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-chpacc00/eu) edo Twitter, Facebook edo Youtuben. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide