"Peña Altzarrate CD Laudio" argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya 2016ko urr. 12a, 12:06

Altzarrate taldeak argazki lehiaketa herrikoia antolatu du. Ekimenari "Peña Altzarrate CD Laudio argazki lehiaketa" izena jarri diote, eta edonork hartu lezake parte, epaimahaiak izan ezik. Prentsa oharrean azaldu dutenez, gaia librea izango da, baina irudiek Laudiorekin zerikusia izan beharko dute. Lanak concursofotografico2016@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira JPG formatuan. Whatsapp bidez ere parte hartu ahalko da, argazkiak 607442057 zenbakira bidalita. Partaideek izen-abizenak, telefonoa eta argazkiaren izenburua zehaztu beharko dute mezuan.

Altzarrate taldeak argazki lehiaketa herrikoia antolatu du. Ekimenari "Peña Altzarrate CD Laudio argazki lehiaketa" izena jarri diote, eta edonork hartu lezake parte, epaimahaiak izan ezik. Prentsa oharrean azaldu dutenez, gaia librea izango da, baina irudiek Laudiorekin zerikusia izan beharko dute. Lanak concursofotografico2016@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira JPG formatuan. Whatsapp bidez ere parte hartu ahalko da, argazkiak 607442057 zenbakira bidalita. Partaideek izen-abizenak, telefonoa eta argazkiaren izenburua zehaztu beharko dute mezuan. Ezaugarriei dagokienez, ezingo dira izan beste lehiaketaren batean sarituak izan diren argazkiak erabili. Ildo beretik, lanak orijinalak izan beharko dira eta aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da. 

350€ saritan

Hiru sari egongo dira. Lanik onenaren egileak 225€ jasoko ditu, eta bigarrenak 125€. Hirugarrenari, berriz, bi lagunentzako afaria emango diote. Hala ere, partaide guztien artean opari ezberdinak zozketatuko diutztela aurreratu dute. Aurkeztutako irudi guztiekin erakusketa bat egingo dute, espazio publikoetan edota babesleen guneetan ikusgai egongo dena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide