Joselin Solaun omenduko dute Arloteek eta Gontzal Mendibilek “Gorbeia, kantuak eta kontuak” ikuskizunaren emanaldian

Ruperto Urquijo musikari laudioarraren lana gordetzen eta zabaltzen aritutako Joselin Solaun Bikandi omenduko du Los Arlotes taldeak urriaren 14an, ostirala, “Gorbeia, kantuak eta kontuak”, Gontzal Mendibil eta Iñaki Garcia Uriberen ikuskizunaren birak Laudion izango duen emanaldiarekin batera.

Hitzordua arratsaldeko 19:00etan abiatuko da Lanbide Heziketa Udal Ikastetxeko areto nagusian eta sarrera doakoa izango da.

Ruperto Urquijo musikari laudioarraren lana gordetzen eta zabaltzen aritutako Joselin Solaun Bikandi zena omenduko du Los Arlotes taldeak urriaren 14an, ostirala, “Gorbeia, kantuak eta kontuak”, Gontzal Mendibil eta Iñaki Garcia Uriberen ikuskizunaren birak Laudion izango duen emanaldiarekin batera. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan abiatuko da Lanbide Heziketa Udal Ikastetxeko areto nagusian eta sarrera doakoa izango da.

Emanaldian “Gorbeiako mendian” kantua, jatorriz Ruperto Urquijok idatzitako “Lusiano y Clara”, eskainiko dute, besteak beste, Arloteek Andere abesbatzarekin batera. Joselin Solaun Bikadiren alargunari, Aurorari, eskainitako kantua hau izango da, omenaldiaren ardatzetako bat bihurtuz. Ekitaldiaren prestakuntzan San Roke kofradia eta Goikogane Mendi Taldea ere aritu izan dira.

Joselin Solaun Bikandi

Joselin Solaun Bikandi, Laudio 1911-1988, lanbidez igeltsero aritutakoa, musikarako trebezia erakutsi eta landu zuen txikitatik, egun ezagutzen den Ruperto Urquijo musikariaren lana jaso, egokitu eta zabalduz. Gerra zibilaren ostean zabaldutako errepresioaren ondorioz Laudiotik ihes egin eta Palentziako Guardon bizi izan zen konfinatuta 1954 bitarte.

Joselin Solaunek Ruperto Urquijoren ondoan jasotako ondare musikala Los Arlotes taldeak 1964etik aurrera musikari laudioarraren lana bizirik mantentzeko egindako ibilbidearen ardatza da.

“Gorbeia, kantuak eta kontuak”

“Gorbeia, kantuak eta kontuak” ikuskizunak Zeanuriko Gontzal Mendibil musikariak abestutako Gorbeia mendiari eskainitako kantu bilduma eta Iñaki Garcia Uribe mendizale eta idazleak jasotako kondaira, ipuin mitologiko eta kantu herritarrak biltzen ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide