APILL merkatarien elkarteak urriaren 15ean egingo du Laudio Moda desfilearen IV. edizioa. Ohi bezala, udazken eta neguko modako joerak izango dira ekitaldiaren protagonista, baina herriko hainbat elkartek prestatutako bestelako sorpresak ere egongo dira. Aldai plazan kokatuta dagoen karpan izango da ekintza, 19:30etik aurrera.
Gonbidapenak
Desfilea ikusi ahal izateko gonbidapena aurkeztu beharko da. Horiek lortu daitezke APILLeko Facebook orrian edo parte hartuko duten saltokietan: Aurori, Can-Can, Charol, Irrintzi Euskal Jantzi Denda, Karam, Kaskibel, Kendas, Kukuma, Modimel, Monai, Olympus Kiroldenda, Pollitos, Trece13, Trenpea, Tximeleta Boutique eta Unan Jantzi Denda Levi's.