Esti Urresolaren “Paperezko ahotsak” ETB2an estreinatuko dute gaur

Erredakzioa 2016ko urr. 9a, 18:30

Gaur estreinatuko du ETB2k “Paperezko ahotsak”; Esti Urresola laudioararren dokumentala. 22:30ean izango da hitzordua eta Jose Antonio Agirre Lehendakariari buruz ekoiztutako filmen zikloaren barruaren eskainiko dute.

Horrez gain, dokumentalak asteburuan proiektatuko dituzte Parisen, Berlinen, New Yorken eta Gernikan.

Gaur estreinatuko du ETB2k “Paperezko ahotsak”; Esti Urresola laudioararren dokumentala. 22:30ean izango da hitzordua eta Jose Antonio Agirre Lehendakariari buruz ekoiztutako filmen zikloaren barruaren eskainiko dute.

Horrez gain, dokumentalak asteburuan proiektatuko dituzte Parisen, Berlinen, New Yorken eta Gernikan.

Paperezko ahotsak

Telebistan estreinatuko badute ere, Donostiako Zinemaldian egin zuten emanaldia irailean. Berria egunkariak horrela aurkeztu du zinemagilearen lana:

“Erbestealdiaren Parisko partea Eresoinka abesbatzaren jaiotzarekin lotu du Estibaliz Urresolak. 1936ko gerra piztu ostean, euskal kulturaren defentsan sutsu aritu zen Agirre lehendakaria. «Pertsonaian sakontzen hasi nintzenean, euskal kulturarekin eta artearekin izan zuen garrantziaz konturatu nintzen», dio Urresolak. Frantzian eta Iparraldean sakabanatuta zeuden euskal errefuxiatuak Saran (Lapurdi) bildu ziren, eta Eresoinka abesbatza sortu zuten. Tartean ziren txistulariak eta dantzariak ere. Ikuskizun handi bat sortu, eta Parisko antzoki garrantzitsuak bete zituen Eresoinkak. Europako antzoki onenetako batzuetara eraman zuten euskal kultura Eresoinkako gizon eta emakumeek. Ahanzturan gelditua zen historia hori biltzen du lanak, eta tartean da abesbatzako kide baten lekukotza”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide