Gizarte-langilea eta administraria kontratatu ditu Laudioko Udalak nagusien eta aniztasun funtzionalak dituzten pertsonen beharrak asetzeko, dependentzia legeari loturik.
Izan ere, oraingo taldeak ezin ditu txosten guztiak kudeatu -600 edota 700 sortzen dira urtero- eta bitarteko gehiagoren premia sumatu dute. Berez, urte hasieran beste administrari bat gehitu zioten zerbitzuari, baina, hala ere, udalak uste du arinago erantzun behar zaiela kasu horiei.
Printzipioz, 7 hilabetez arituko dira beharginak, eta Ongizate Sailak aztertuko du helburuak bete diren. Itxaronaldiak murriztu eta tramiteak azkartu ezean, kontratua luzatuko zaie.