Marian Beitialarrangoitia diputatuaren bitartez, EHBilduk Espainiako Gobernuari Aretako geltokian irailaren 5ean gertatutako ezbeharraren inguruko galdera idatziak helarazi dizkio. Egun hartan, neska gazte bat hil egin zen trenak harrapatuta. Lekukoen arabera, neska harrapatu zuen trenaren iritsieraren inguruan ez zen tren geltokiko bozgorailuetatik informatu.
EHBilduk egindako galderetan gertakarien inguruko kronograma eskatzen da. Baita trenaren iritsieraren inguruan informatu ez izanaren arrazoiak ere. Gainera, Aretakoa bezalako egoeran dauden pasabideak aldatuko diren galdetzen dute, eta azkeneko hamar urteetan pasabide horietan emandako istripuak zenbat izan diren.