Latiorroko Ikastetxeko Guraso Elkarteak eskutitza bidali dio Eusko Jaurlaritzari azaltzeko bertako azpiegiturak amiantoz beterik daudela; uralitazko teilatuak, bereziki.
Materiala kutsakorra dela eta minbizia eragiten duela nabarmendu ondoren, elkarteak eskatu dio erakundeari amiantoa kentzeko, arriskutsua baita ez solik umeentzat, baita langileentzat ere.
Bide batez, gurasoek eskatu dute udal arkitektoaren aurkako neurriak hartzea, berak txostena osatu baitzuen 2002an uralitaren jarraipena defendatzeko. Teknikoaren ustez, ez zegoen arazorik materiala manipulatu ezean.