APILLek urrian zehar irudi aholkularitza eta personal shopper zerbitzu osoa zozketatuko du bezeroen artean gaurdanik urriaren 14ra. Parte hartzeko txartelak kanpainaren parte diren saltokietan eta elkartearen egoitzan banatuko dituzte.
Zozketa nagusia hilaren 17an izango da eta irabazleak 90 minutuko trebakuntza saioa jasoko du itxura pertsonalari ahalik eta zuku gehien ateratzeko.
Mikologia ibilbidea prestatzen
Saltokien elkarteak ere pintxo eta kazolatzeko mikologikoaren VII. ibilbidea abiatuko du urriaren 29tik azaroaren 1era. APILLetik deialdia zabaldu dute kanpaina horretan parte hartu nahi duten ostalari guztiei, izan ere, irailaren 30era arte izango dute izena emateko aukera.
Horretarako elkartearen bulegoetara jo edo 94 672 28 01 telefonora deitu beharko da.