Miguel Ibarretxek disko elektronikoa plazaratu zuen duela urte batzuk “Livëlula” izenpean, eta orain proposamen berria kaleratu du identitatea aldatuta: "Maik Falls". Lana “Reset” bataiatu du eta 10 abestiz osatuta dago.
Ildo elektronikoari uko egin gabe trip hop soinuetan ere sartu da artista eta hainbat sortzaileren babesa izan du: Irantzu Urkijo abeslari laudioarrarena, Zoe Belucci britainarrarena edota Evguenia Ratsouk errusiarrarena.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=puYIPE5QCoc width:650 height:350]