Laudioko Udalak bultzatutako Oxigenoa Euskarari ekimenaren 7. edizioa abiatu berri da irailaren 25ean Urduñako Txarlazo mendira 30 gaztek egindako txangoarekin.
Ikasturte honetan 12 eta 16 urte bitarteko 50 gazte berri batu dira ekimenera eta orotara Laudioko DBHko ikastetxeetako 70 gaztek hamar ibilalditan parte hartzeko aukera izango dute ikasturtean zehar Julen Reketaren gidaritzapean.
Izan ere 2010 urteaz geroztik Udalak bultzatutako ekimen honek gazteen artean mendizaletasuna eta euskarazko aisialdia uztartu nahi ditu, aldi berean hainbat alorretan ere prestakuntza eskainiz, astronomia, elikadura ohiturak, lehen sorospenak edo mendi-orientazioa kasu.
Irteeren egutegia
10/23 Otoio, Lekeitio, eskalada
11/20 Itxina
12/18 Lehungana, Dima
01/22 Zumarraga eta Aikur Erle Museora bisitaldia, Urretxu
02/19 Rokopolis, Iruñea
03/12 Hernio, Alkiza
04/02 Kurtzeberri, Aretxabaleta
05/13-14 Gorbeia, Arrabako aterpean asteburu pasa
06/11 Kanpetzu, eskalada