Laudioko udal gobernu taldeak pozik hartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia, udal lanpostu zerrenderaren aurkako helegitea atzera bota baitu.
Estatuko Abokatuak hartu zuen neurria eta orain epaitegiak bertan behera utzi du, argudiatuta behin-behineko erabakia dela. Udal ordezkariek azaldu dute etorkizunean behin betikoa izan dadin lan egingo dutela.
Iñigo Martinez Cerrillo Laudioko zinegotziak azaldu du behingoz bide arrunten bitartez jaso dutela epaia. Izan ere, udalaren aurkako erabaki gehienen berri hedabideek jaso dituzte lehenago.
Zilegitasun politikoa
EH Bilduko kideak nabarmendu du batzuek lortu nahi dutela epaitegien bitartez hauteskundeek ematen ez dietena. Zentzu horretan, adierazi du PPk ez duela inolako garrantzirik EAEn.