Hurrengo asteartean -urriaren 4an, hain zuzen- izango da Kepa Galdos udal langilearen senideek bultzatutako epaiketa Laudioko Udalaren aurka; familiak eskatuko du erakundeak aitortu dezan beharginak amiantoarekin lan egin zuela.
Goizeko 11:00etan hasiko da Gasteizko Epaitegian eta 10:30ean elkarretaratzea deitu du ASVIAMIE elkarteak -Amiantoaren Biktimen Euskal Elkartea, alegia-.
Printzipioz, epaiketa ekainaren 13an egin behar zuten, baina udalaren abokatuak argudiatu zuen lan-arloko epaitegiak eskumenik ez zeukala, eta beharrezkoa zela fiskalaren txostena. Hori dela medio, 20 egun atzeratuko zela iragarri zuten, baina azkenean ia 4 hilabete igaro dira.