TEL-EUSKADIk (Adierazpen Hizkuntzaren Arazo Espezifikoa duten pertsonen familia eta lagunen elkarteak) Laudioko Kultur Etxean “Hitz egidazu astiro... hegan egin nahi dut” erakusketa inauguratuko du gaur.
BCBL (Basque Centre on Cognition, Brain and Language) ikerketa zentroarekin elkarlanean diseinatutako obrak neuro-garapenaren desoreka ezagutzeko aukera emango du, ohikoa bezain ezezaguna baita.
Ekimena TEren (Trastorno Espezifikoa) Kontzientziazio eguna dela-eta abiatuko dute.
Mahai-ingurua
Era berean, bihar mahai-ingurua egingo dute 10:30etik 12:30ak arte Kultur Etxeko Arraño aretoan. Plaza kopurua mugatua denez, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea.
Horretarako posta mezu bat bidali beharko da elkartera (tel-euskadi@gmx.com), edo 94 652 60 27 edo 605 89 65 44 telefonoetara deitu.