“Igelak” filma estreinatu dute Donostiako Zinemaldian. Eneko Arcas Nogales aktore eta idazle aretarra azaltzen da euskara hutsez grabatua dagoen lan horretan.
Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga edota Gurutze Beitia ere azaltzen dira pelikulan, Patxo Telleria zinemagilearen zuzendaritzapean.
Banku sukurtsal baten zuzendariaren (Gorka Otxoa) istorioa kontatzen du pelikulak. Delitu ekonomikoengatik atxilotuko dute, baina ihes egitea lortuko du. Dirurik gabe eta identitate faltsu batekin, etxegabeek okupatutako eraikin batean hartuko du aterpe.
Filmaren trailerra:
[video:https://www.youtube.com/watch?v=QWVCur-t1w4]
Musikak garrantzi nabarmena du filmean, Gatibu edota Doctor Deseo taldeetako kideak agertzen baitira.
Gatibu taldeak konposatu du filmaren abesti ofiziala: