“No me olvides” elkarteak deialdi berria egin du bilketa gauzatzeko irailaren 30ean eta urriaren 1ean, hau da, bihar eta etzi.
Zumalakarregiko Hiper Eroskian eta Berriaken, eta Lamuzako Eroskian egingo dira ekarpenak.
Antolatzaileek nabarmendu dute esne eta koipearen beharra, asko kontsumitzen baitute lagundutako familiek. Aldi berean, umeentzako jakiak, potetxoak eta kontserbak eskatu dituzte. Alabaina, adierazi dute garbiketa produktuak ere beharko dituztela. Ordea, arroz, lekale eta pasta nahikoa dutela ziurtatu dute.
Apdemako kideei eskerrak eman dizkiete aurreko bilketan laguntzeagatik.