"Euskararen Jaian parte hartuko duen jendeari eskatuko diogu euskara kalera ateratzeko"

Erredakzioa 2016ko ira. 27a, 10:09

TOÑO VALLES (Laudio, 1958) Euskararen Jaiko antolatzaileen artean dago. Aurtengo aldaketak eta ospakizunaren helburuak azaldu ditu.

Aurten Euskararen Jaiaren 11. edizioa egingo duzue, nola sortu zenuten ideia?

Aspaldian Euskararen Eguna ospatzen genuen abenduaren 3an, baina, batez ere, neguko eguraldi kaxkarra zela eta, ekitaldiak oso serioak edota ofizialak zirela eta, gero eta jende gutxiagok hartzen zuen parte prestatzen genituen gauzetan.

Aurten Euskal Jaiaren 11. edizioa egingo duzue, nola sortu zenuten ideia?

Aspaldian Euskararen Eguna ospatzen genuen abenduaren 3an, baina, batez ere, neguko eguraldi kaxkarra zela eta, ekitaldiak oso serioak edota ofizialak zirela eta, gero eta jende gutxiagok hartzen zuen parte prestatzen genituen gauzetan.

Duela 11 urte Euskalgintzan geniharduen talde batzuek gogoeta saio batzuk burutu ondoren, irailaren azken larunbatean Euskararen Jaia egitea erabaki genuen, eta egun daukan gutxi gora-beherako eredua erabili genuen.

Nortzuk parte hartzen duzue?

Euskalgintzan aritzen garen taldeok izan gara historikoki Euskararen Jaia prestatzearen ardura hartu dugunok, baina azken urte hauetan bere presentzia mugatu egin da eta aurten Berbots Euskaltegia, Berbalagun taldea, Jaien Batzordea eta Basalarrina egon gara.

 

“Bestalde eskolen presentzia bizkortzen hasi da eta herriko eskola gehienek hartzen dute parte antolakuntzan bere guraso eta irakasleak koordinazio bileretara bidaltzen baituzte”.

 

Aurtengo egitarauan zenbait ekintza aldatu dituzue, zergatik?

Hiru ekitaldi aldatu edota hobetu ditugu:

Lehenengoa, ostiralean umeentzat egiten ditugun tailerrak eta jokoak gehiago izango dira.

Bigarrena, aurten, igandean burutu nahi dugun mendi irteera Santa Luziara non goian azalpen historiko-geografikoak eskainiko diren.

Hirugarrena eta garrantzitsuena, Euskararen alkatearen hautaketa erabat aldatu nahi dugu ereduz eta "urrezko makilaren hautaketa" izango da.

 

“Pentsatu dugu orain arte egiten genuen Euskararen alkatearen hautaketa zaharkitu samar geratu dela eta beste molde berria planteatu dugu”.

 

Zeintzuk dira zure ustez ekintza interesgarrienak?

Ekintza guztiek interesgune eta publikoa badauzkate. Gure helburua adin gehiagoetara heltzea izan da, eta horregatik indartu egin dugu umeentzat eta familientzat zuzendutakoak.

Hala ere, badago ekitaldi nagusia, jaiari nortasuna ematen diona eta hori Urrezko Makilaren hautaketa izango da. Jendeari eskatzen diogu propio horretan parte hartzea.

Denboraren poderioz Euskal Jaiaren izaera aldatzen joan da, bilakaera izan du edo mantendu da?

Neuk esango nuke izaera mantendu egin dela, baina bai egia da hobetuz joan dela jende gehiagorengana heltzeko gauza berriak eskaintzen baitira.

Agian, egun jaia aldarrikatzaileagoa izan beharko da, bere jai izaera aldatu gabe eta Euskaraz bizi nahi dut/dugu ozenago aldarrikatu beharko da, euskaraz hitz egiteko,irakurtzeko eta idazteko konpromisoa berrindartu beharko dugu, batez ere, belaunaldi berriekin.

Zeintzuk dira Euskal jaiaren helburuak?

Helburuak batzuk izan daitezke, batzuk agerian eta beste batzuk ezkutuagoak, baina behinena Euskaraz egiteko konpromisoa indartzea eta berau modu kolektiboan eta jai giroan ospatzea.

 

“Hain zuzen ere, parte hartuko duen jendeari euskara kalera ateratzea eskatzen diogu, euskaraz mintzo dadin, bakoitzak bere maila eta errealitatetik, baina kontuan hartu errealitate hauek guztiek osatzen dutela euskaraz bizitzeko hartu dugun konpromiso kolektiboa”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide