ASASAMek Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko du urrian

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2016ko ira. 26a, 11:05

Datorren hilean ospatuko dute Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna, urriaren 10ean, hain zuzen. “Zu bezalakoa naiz oraindik ez badakizu ere” lelopean, gizartea sentsibilizatu nahi dute hurrengo ideia oinarri izanik: buru osasunak pertsona guztietan berdin eragiten du eta antzekotasun gehiago elkarbanatzen dira desberdintasunak baino.

Horrekin lortu nahi dute arazoak dituzten pertsonak onartuak sentitzea eta oztopatzen dituzten hesi ikusezinak haustu, euren lanerako eskubidea gauzatu eta gizartean parte hartzeko aukera izatea.  

Datorren hilabetean ospatzen da Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna, urriaren 10an, hain zuzen. “Zu bezalakoa naiz oraindik ez badakizu ere” lelopean, gizartea sentsibilizatu nahi dute hurrengo ideia oinarri izanda: buru osasuna pertsona guztietan berdin eragiten du eta antzekotasun gehiago elkarbanatzen dira desberdintasunak baino. Horrekin lortu nahi dutena, arazoak dituzten pertsonak onartuak sentitzea oztopatzen dituzten hesi ikusezinak haustea  eta haien lanerako eskubidea gauzatzea eta gizartean parte hartzeko aukera izatea da.  

Hau dela eta, Asasam-ek zenbait ekintza antolatu ditu Laudion urrian zehar:

  • Urriaren 3tik 21era: José Montes, José Ramón Aguirrezabal eta Juan Pablo Álvarez-en argazi erakusketa egongo da Laudioko Kultur Etxearen Aldaikorreka gelan. Ordutegia: 17:00etatik 19:30ak arte, astelehenetik ostiralera.
  • Urriaren 6an, goizeko 11:00etan: Futbito partidua buru osasunaren gaixotasuna duten pertsonen artean, Aldai Plazako futbito zelaian, Bizitegiren parte-hartzearekin. Asasam-en mahai informatiboa eta Elkartearen erabiltzaileak egindako lan artistikoen erakusketa eta salmenta.
  • Urriaren 19an, arratsaldeko 18:30etan: Laudioko Kultur Etxearen Arraño gelan Gotzon Villano Murga, Arabako Ospitale Psikiatrikoko gizarte langilea, prestazio ekonomikoei eta gizarte zerbitzuei buruzko hitzaldia emango du.
  • Urriaren 26an, arratsaldeko 18:30etan: Laudioko Kultur Etxearen Arraño gelan, Pedro Pardo, FEDEAFES-eko zerbitzu juridikoaren abokatua, “Medidas de protección de las personas con enfermedad mental: testamentos, tutelas, planes de pensiones…” izena duen hitzaldia emango du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide