Bakarrik bizi diren adinekoei buruzko ikerketa egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2016ko ira. 25a, 12:17

80 urte baino gehiago dituzten eta bakarrik bizi diren Laudioko 200 pertsonen egoera aztertuko du ikerlanak.  Urteko azken hiruhilekoan gauzatuko da eta udalak kontratatutako Astiker enpresak egingo du. Aurrekontua 13.000 eurokoa da.

Pertsona horiek guztiak bisitatuko dituzte Astiker enpresako ikerlariek. Elkarrizketa egingo zaie, euren etxebizitza egokitua dagoen ikusteko, bakardadea sumatzen duten jakiteko eta orokorrean nola bizi diren aztertzeko.

Helburua adineko pertsonen egoeraren argazkia izatea da eta hortik aurrera euren segurtasuna bermatzeko eta ongizatea hobetzeko zein neurri har daitezken ikusi. Gizarte zerbitzuak gutun bat bidaliko die parte hartzaileei ikerketaren berri emateko.

60 urte baino gehiagoko lagunei zuzendutako tailerrak

Bestalde, pertsona nagusien bizitza-kalitatea hobetzeko tailerrak antolatu ditu udalak, helburua norberak dituen gaitasunak eta baliabideak baliatzea eta zahartze aktiboa sustatzea da.

Unai Arrieta psikologoak gidatuko ditu tailerrak eta guztira ordu eta erdiko 20 saio izango dira, bi astero. Osasuna, ariketa fisikoa, memoria, emozioak eta parte hartze soziala dira landuko diren gai nagusiak. Izena emateko epea irekita dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide