Galtzagorri Kultur Taldeak 30.urteurrena ospatzeko jai eguna antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2016ko ira. 23a, 08:30

Galtzagorri Kultur Taldeak 30 urte bete ditu aurten, hori dela eta, herria jai giroaz bustiko du urriaren 1ean goizean goizetik.

Egitarau oparoa prestatu dute adin guztietako jendeak parte har dezan. Goizean umeei zuzendutako tailerrak egongo dira Aldaiko Plazan 11:00etatik aurrera. Jai giroan murgiltzeko aukera baina, 12:00etan helduko da suziria jaurtitzearekin batera. Ostean kalejira abiatuko da herriko plazatik buruhandien eta trikitilarien eskutik.

Galtzagorri Kultur Taldeak 30 urte bete ditu aurten, hori dela eta herria jai giroaz bustiko du urriaren 1ean goizean goizetik.

 Galtzagorri Kultur Taldea Laudion sortu zen 1986an herriko jai eta kultura bultzatu nahian. Urte askotan zehar Ihauterietako mozorro desfilea antolatu du, Leziagako sorgina ikur izan duelarik. Horretaz gain, egun jai egunetan buruhandi eta txotxongiloak ateratzeaz arduratzen da.

 Egitarau oparoa prestatu dute adin guztietako jendeak parte har dezan. Goizean umeei zuzendutako tailerrak egongo dira Aldaiko Plazan 11:00etatik aurrera. Jai giroan murgiltzeko baina, 12:00etan helduko da suziria jaurtitzearekin batera. Ostean kalejira abiatuko da herriko plazatik buruhandien eta trikitilarien eskutik.

 Iluntze partean, Sakatu elektrotxarangak bi ordu iraungo duen kalejira animatua egingo du herriko kaleetan zehar. 21:30etan indarrak berreskuratzeko ahal izateko bokata eta pintxo-jana eskainiko da elizako arkupeetan. Urteurrenaren ospakizuna 22:00etan amaituko da, txalapartaz lagundutako su artifizialekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide