Geltokia eraberritzeko proiektuak igogailua izango du, baina ez du irisgarritasuna guztiz bermatuko

Erredakzioa 2016ko ira. 23a, 12:02

Laudioko Udalak jakinarazi du Renfe prestatzen ari dela proiektua geltokia eraberritzeko, eta enpresaren asmoa dela 2017an lanak egitea. Horren harira, tokiko erakundeko ordezkariek nabarmendu nahi izan dituzte hiru elementu.

Alde batetik, geltokira sartzeko irisgarritasuna bermatuko dutela igogailuaren bitartez; azpiegitura berri horrek pertsonak zein zamak mugitzeko balio izango du. Izan ere, oraingo plataforma ez da guztiz eraginkorra, udalaren ustez.

Bestalde, estaldurak eraikiko dituzte bidaiariak busti ez daitezen. Zentzu horretan, aurreikusi dute bat egitea Bilboko norabidean. Gainera, Urduñako norabidean dagoena kendu nahi du Renfek, ikusgarritasun arazoak sortzen omen ditu. Horren ordez estaldura arinagoa jarriko dute.

Irisgarritasuna geltoki barruan

Udalak aurreratu du geltoki barruko irisgarritasuna ere landuko duela Renfek, baina ez epe motzera. Berez, nasak egokituko dituzte etorkizuneko bagoietara moldatzeko, baina egungo zerbitzurako ez dute balioko.

Balorazio positiboa

Udalaren aburuz, urrats garrantzitsua lantzen ari da enpresa eta herriko hainbat eragileren, herritarren eta alderdiren nahiari erantzungo dio. Hala ere, nabarmendu du irisgarritasun arazoak ez direla behin betiko konponduko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide