Gobernu taldea berregituratuko dute zeregin berrietara egokitzeko

Erredakzioa 2016ko ira. 21a, 13:56

Aurreko agintaldian egin bezala, gobernu taldea berregituratuko dutela adierazi dute. Berregituraketa arduren aldaketa eta arduren egokitzapena egitera zuzendua izango da. Horretaz gain, EH Bilduren arduradunak izendatuko dira batzordeetan batzuetan, informatiboa kasu.

Aurreko agintaldian egin bezala, gobernu taldea berregituratuko dutela adierazi dute Udaletik. Berregituraketa arduren aldaketa eta ardura baten egokitzapena egitera zuzendua izango da. Horretaz gain, EHBilduren arduradunak izendatuko dira beste komisio batzuetan, informatiboa kasu.

Udal gobernu taldearen arabera, lege agintaldiaren lehenengo etapa bukatzen ari dira, non gai desberdinak aztertu eta diagnostikoak definitzen diren, eta exekuzioaren etapa berrira egokitzeko egin dituzte aldaketak.  

Arduraren egokitzapena egiteko udal osoko bilkuraren onarpena ezinbestekoa da. Zinegotziak arduraz aldatzeko, ordea, alkatetzak du eskumena. Horrela, kultura, kirola eta jaiak dibisioa bitan zatituko da. Alde batetik kultura eta kirola, Natxo Urkixo alkatearen ardurapean. Bestetik jaiak, Amets Meaza arduradun bezala izanda.

Zinegotzien arduren aldaketari dagokionez, funtzio publikoa Iñigo Martinezen eskuetatik Jon Ander Altuberen eskuetara pasatuko da. Azkeneko horrek obrak eta zerbitzuak dibisioa utzi eta bere ordez Amets Meazak hartuko du ardura.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide