Pasa den larunbatean, Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak Euskadiko Rallysprintaren azken proba izan zuten Aramaion. Denboraldi osoan zehar, lehen postuan izan ondoren, azken proban jokatu zen Euskadiko txapelketa.
Aingeruk eta Alaitzek hiru puntuko aldea zuten Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onandiarengandik baina kotxeko fusible bat erretzearen ondorioz, proba utzi eta Euskadiko txapelketa galdu egin zuten BMW-ko gidari eta kopilotoak.
Txapelketa gorabeheratsua
Txapelketa gorabeheratsua izan da aurtengoa bikotearentzat. Aramaioko arazoarekin bat, Amorebietako proban zigortuak izan ziren eta bi ezbehar horien ondorioz puntu asko galdu zituzten.
Hala ere garaipenak eta podium ugari zapaldu dituzte aurten eta eskerrak eman nahi izan dizkiete urte osoan zehar lagundu eta elkartasun mezuak bidali dizkietenei.
Jaizkibelgo igoera
Asteburu honetan Aingeruk eta Alaitzek Jaizkibelgo igoera 38. txapelketa parte hartzeko asmoa dute, Euskadiko mendi igoera txapelketaren barruan dagoena.