Hiru egunez luzatuko da Euskal Jaiaren hamaikagarren edizioa

Erredakzioa 2016ko ira. 19a, 10:12

Urriko lehen asteburuan ospatuko da Euskal Jaia Laudion. Hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa, eta hiru egun iraungo du. Hala ere, ohikoan bezala, larunbata izango da egun nagusia. Iazko edizioari jarraiki, kantu-kalejira egongo goizean. Ondoren, herri bazkaria egongo da, lau gunetan banaturik: Zubiko Kurajokoa, Zubiaur Kalekoa, Herriko Plazakoa eta Alberto Acerokoa. Bazkalostean ekintza bat egingo da gune bakoitzean.

Urriko lehen asteburuan ospatuko da Euskal Jaia Laudion. Hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa, eta hiru egun iraungo du. Hala ere, ohikoan bezala, larunbata izango da egun nagusia. Iazko edizioari jarraiki, kantu-kalejira egongo goizean. Ondoren, herri bazakaria egongo da, lau gunetan banaturik: Zubiko Kurajokoa, Zubiaur Kalekoa, Herriko Plazakoa eta Alberto Acerokoa. Bazkalostean ekintza bat egingo da gune bakoitzean.

Eguna amaitzeko, berriz, dantza plaza, kantu-kalejira eta musika emanaldia egongo dira.

EGITARAU OSOA

Irailak 30, ostirala

17:30 // Umeentzako jolasak eta tailerrak. 6 eta 14 urte bitarteko umeentzat. Herriko Plazan ala Aldai Plazan (eguraldiaren arabera)

Honako jolas eta tailer hauek egongo dira:

Txapa tailerra

Gastronomia tailerra

Xake jokoaren tailerra

Aurpegia margotzeko tailerra

Umeentzako jolasak

19:00 // Disko- Dantza, 6-15 urte bitarteko gazteentzat, umeen jolasak egingo diren leku berean

Urriak 1, larunbata

10:00 // Laudioko ekoizleen azoka Pio XII-n

12:30 // Kantu kalejira Nafarroa taldearekin. Herriko Plazatik abiatuko da kalez-kale

13:00 // Euskararen jaiaren ekitaldi nagusia: URREZKO MAKILA EMATEA, Herriko Plazan

14:30 // Herri Bazkaria (10 euro)

Lau gune egongo dira:

Zubiko Kurajo (Bazkalosteko ekintza: Bertsolariak)

Zubiaur kalea (Bazkalosteko ekintza: Perkusio ikastaroa)

Herriko plaza (Bazkalosteko ekintza: Fita Fik-en kurtso amaierako ekitaldia)

19:00 // Dantza Plaza.Herriko Plaza

20:00 // Kantu kalejira Herriko Plazatik

21:30 // Musika emanaldia. Alberto Acero Plazan.

 

Urriak 2, igandea

Mendi irteera Santa Luziara. 10:00etan aterako da Herriko Plazatik.

12:00etan jan-edana eskainiko zaie parte hartzaileei Santa Luzian.

12:30ean azalpen geografiko historikoak eskainiko zaizkie parte hartzaileei Santa Luzian bertan. 13:00etan jaitsiera herrira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide