Hiru aukera emango dituzte 16 urte gorakoek erabaki dezaten sanrokeen datak

Erredakzioa 2016ko ira. 9a, 11:08

Gaur udal osoko ez-ohiko bilkura egin dute Laudion sanrokeen datei buruzko herri-galdeketa gauzatzeko. Alderdi guztiek babestu dute proposamena PSE-EE ezik. Sozialistak abstenitu dira uste dutelako erabakia lotesle izan dadin partaidetza handiagoa eskatu behar dela.

Pasa den astean aurreratu bezala, Espainiar Kongresu eta Senatuko hirugarren hauteskundeekin bat egingo du galdeketak, eta egingo ez balira 2017ko urtarrilaren 16 eta 25 bitartean egingo litzateke.

Jaien balizko datak

Hiru erantzunen artean hautatzeko aukera emango dizkiete bozkatzaileei:

-Orain arteko datak mantentzea; hau da, abuztuaren 15, 16 eta 17 eta hileko azken 5 egunak.

-San Roke aurreko ostiralean hastea ospakizunak eta hurrengo igandean bukatzea, 10 eguneko jaiekin.

-Jaiak abuztuaren 15ean hastea eta 7 edo 10 egunez luzatzea.

Herri galdeketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da 16 urte edo gehiago izatea eta Laudion erroldatuta egotea. Bozkatzeko ordutegia 09:00etan hasiko da eta 20:00etan itxiko dute eta posta bidez bozkatzeko paradarik ez da egongo.

Boluntarioak beharko dituzte bozketa antolatzeko eta alderdiek ere ordezkariak proposatu ditzakete prozesua kontrolatzeko.

Gutxieneko partaidetza

Galdeketa lotesle izan dadin, deitutako laudioarren %20ak parte hartu beharko du. Bestela, udal osoko bilkuraren esku geratuko da akordioa lortzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide