Laudioko alkate ordeak, Jon Ander Altubek, egingo diren asfaltatzeei buruz hitz egin du. Esleipenaren terminoak itxi egin dira eta obrak egun batzuk barru hasiko dira, dokumentazioa prestatu eta gero.
Aretarainoko errepidea
Burutu behar diren lanak bi zatitan banatu ditu udalak. Alde batetik, hiriaren erdiguneko kaleak aurkitzen dira: Aretako tartea (hau da, Osakidetzatik Atxetako bihurgunera joaten den bide nagusia). Atxarte eta Landetako eremuak gehitu dituzte konponketan. Lehenengo zati horren aurrekontua 321.000 eurokoa da. Baina Yarritu S.A enpresak 207.000 euro baliatuko ditu lan hori egiteko. Konponketak bost astetan egingo da.
Yarritu S.A. enpresak beste konponketa batzuk egiteko aukera eskaini du, eta udalak onartu egin du proposamena. Enpresak konponketa batzuk egingo ditu Zaballa parkean eta Lateorron 41.000 euroren truke. Beraz, udalak 248.397 euro ordainduko ditu guztira.
Asudioko bidea
Bestetik, hiriaren kanpoaldeko eremuak daude: Asudioko bidea. Aurrekontua 132.884,97 eurokoa da eta, kasu honetan ere, Yarritu S.A enpresak beteko du lana. Obra hori sei asteko epean egitea aurreikusi du enpresak. Lan horren aurrekontua 90.572,64 eurokoa izango da. Hortaz gain. Asudiko bidearen txoko batzuk konponduko ditu enpresak, beste 11.937,33 euroren truke. Beraz, 102.509,97 eurokoa izango da bigarren asfaltatze zati horren aurrekontu osoa.