Gaur amaitzen da Kultur Etxeko ikastaro eta tailerretan izena emateko epea

Erredakzioa 2016ko ira. 16a, 00:00

Gaur (irailak 17) amaituko da Laudioko Kultur Etxeko ikastaro eta tailerretan izena emateko epea. Kultur Etxean bertan eman behar da izena. 600 plaza daude guztira, hainbat tailer eta ikastarotan banatuta. Ikastaroren batek gehienezko izen-emate kopurua gaindituko balu zozketa egingo litzateke astelehenean (irailak 19). Guztira 600 pertsonentzako tokia egongo da, tailer guztiak kontatuta.

Mota askotako ikastaroak

Gaur (irailak 17) amaituko da Laudioko Kultur Etxeko ikastaro eta tailerretan izena emateko epea. Kultur Etxean bertan eman behar da izena. 600 plaza daude guztira, hainbat tailer eta ikastarotan banatuta. Ikastaroren batek gehienezko izen-emate kopurua gaindituko balu zozketa egingo litzateke astelehenean (irailak 19). Guztira 600 pertsonentzako tokia egongo da, tailer guztiak kontatuta.

Mota askotako ikastaroak

Iazko tailer eskaintza bera egongo da aurten, baina hainbat aldaketekin. Alde batetik, errestaurazio tailerra bertan behera geratu da. Bestetik, egongo dira aurten estreinako aldiz eskainiko diren ikastaro batzuk: “scrapbookin” tailerra (liburuak paper zatiekin pertsonalizatzean datzan teknika”, kartoi tailerra eta argazkilaritza digitalarena (azken hori ume zein helduentzat). Berria izango da baita “sormenezko idazketa”-rena, iaz eskaini baitzen lehenbiziko aldiz.

Larra bustingintza ere martxan

Aipatutako tailerrez gain, Larra Bustigintza taldeak eskaintzen duen zeramika tailerra ere egongo da. Asteazkenero egingo dute, 18:00etatik 20:00etara, taldeak Kultur Etxean duen tailerrean. Bertan eman daiteke izena.

[video:https://vimeo.com/148508309 align:center]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide