Udan odol emateak murriztu ohi dira baina aurten oso bestelakoa izan da egoera Laudion. Uztaila eta abuztu bitartean burutu den odol emate kanpainan 243 pertsonek parte hartu dute, horietatik 11 berriak zirelarik. Nabarmentzekoa da, baina, martxotik irailera % 30eko hazkuntza egon dela, izan ere, urte hasierako kanpainan 187 borondatezko emaile egon ziren. Datu hori EAEkoarena bikoizten du. 2015eko udatik gaur egunera % 12ko hazkuntza egon da batazbeste.
Osakidetzak eta Laudioko Udalak kanpainan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman die Zuin aldizkariaren bitartez. Era berean, datozen deialdietan kide berriak animatzeko deialdia luzatu dute, izan ere, oso beharrezkoa da.