Auzotik mendira egingo du salto Latiorroko Jaietako orientazio proba herrikoiak

Erredakzioa 2016ko ira. 15a, 08:20

Azken urteetan nahiko berdintsua izan da Latiorroko Jaien egitaraua, baina jai batzordeko kideak saiatu dira ekintza berriak planteatu eta aurrera ateratzen. Ekintza horietako bat da Orientazio jolas herrikoia.

Azken urteetan nahiko berdintsua izan da Latiorroko Jaien egitaraua, baina jai batzordeko kideak saiatu dira ekintza berriak planteatu eta aurrera ateratzen. Ekintza horietako bat da Orientazio jolas herrikoia.

Auzoaren ezagutza sustatzeko helburuarekin sortu zuten proba hori. Iaz egin zuten lehen aldiz, eta harrera ona izan zuen. “Halako zerbait egiten genuen lehen aldia zenez ez genekien zenbat jende gerturatuko zen”, oroitu du Aaron Garmendiak, “baina azkenean 80 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte”. Balorazio positiboa, beraz. Auzoko zein kanpoko jendea aritu zen jokoan. “Badago horrelako probetara joateko ohitura duen jendea, Euskal Herrian zabaltzen ari da apurka-apurka zaletasuna”.

Duatloi formatuko proba
Aurtengo edizioa prestatzen ari da Garmendia. Aurreratu duenez, berrikuntzak egongo dira. “Zailtasun apur bat sartu nahiko nuke, fisikoki zein teknikoki”, aurreratu du.

Proba auzoko mendietatik egitea aurreikusi du horretarako, baina azpimarratu du ez dela iazkoa baino askoz zailagoa izango, “inguruko mendietatik ibiltzea nahiko erraza delako”. Duatloi formatuan egitea da bere asmoa: lehen tartea (hamar kilometro) bizikletaz eta bigarrena (sei kilometro inguru) oinez. Iraupen gehiagoko proba izatea ekarriko du horrek. “Iazkoa 40 minututan egin zitekeen. Hau egiteko, berriz, bi ordu beharko dira”.
Hala ere, Garmendiak gaineratu du parte hartzaile bakoitzak proba osoa edo zati bat bakarrik egiteko hautua hartu dezakeela eta berriz ziurtatu du nahiko erraza izango dela, “herrikoia izaten jarraitu dezan”. Parte hartzaileek ez dute aparteko ekipamendurik eraman beharko, menditik ibiltzeko arropa eta oinetakoak baino ez.

Pista elektronikoak
Orientazio jokoa menditik egiteak antolakuntza aldetik jende gehiago behar izatea ekarriko du. Horretarako Bilboko Orientazio Taldearen laguntza izango dutela uste du Garmendiak. “Pista elektronikoak lortzen saiatuko gara”, aurreratu du, “probari ofizialtasun apur bat emateko”. Irailaren 17an (larunbata) egingo da proba, eguerdiko hamabietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide