Txirrindulariak eta patinatzaileak bilduko ditu igandean Mugikortasun Jasangarriaren aldeko martxak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2016ko ira. 13a, 11:37

Irailaren 16tik 22ra Europako mugikortasun astea ospatuko da Laudion. Aurreko edizioetan bezala, herria mugikortasun jasangarriarekiko sentikor bihurtzea da helburua, auto pribatuen gehiegizko erabilera saihestu eta oinez, bizikletaz edo garraio publikoaz mugitzea.

Mugikortasun jasangarriaren aldeko martxa

Ekimen aipagarrienetarikoa, irailaren 18an ospatuko den mugikortasun jasangarriaren aldeko martxa izango da.

Irailaren 16tik 22ra Europako mugikortasun astea ospatuko da Laudion. Aurreko edizioetan bezala, herria mugikortasun jasangarriarekiko sentikor bihurtzea da helburua, auto pribatuen gehiegizko erabilera saihestu eta oinez, bizikletaz edo garraio publikoaz mugitzea.

Mugikortasun jasangarriaren aldeko martxa

Ekimen aipagarrienetarikoa, irailaren 18an ospatuko den mugikortasun jasangarriaren aldeko martxa izango da.

Aurtengoa bigarren edizioa izango da eta Udalak Latiorroko Jai Batzordea, Laudioar Txirrindulari Elkartea eta Laudioko Aldaiko Irristaketa Taldearekin batera antolatu du, hainbat enpresaren laguntzaz.

Martxa mugikortasunaren alde egiteko modu ludikoa eta kirolarekin lotutakoa. Adin guztiei zuzendutako ekimena da, baina batez ere gazte eta haurrengan eragiteko asmoz antolatzen dute.

Bi martxa aukeran

Izena emateko aukera martxa egunean bertan egongo da 10:30etatik aurrera, Aldai Plazan. 11:15etan bi martxa hasiko dira: Lehenengoa 7 kilometrokoa izango da, patinatzaile aditu eta txirrindulari guztientzat izango da. Bigarren martxa, patinatzaile hasiberriei eta oinez egin nahi duten pertsonei zuzendutakoa da eta 5 kilometrokoa izango da.

Latiorron amaiera

Martxa Latiorroko jaiekin batera ospatzen denez, amaiera 13:00etan izango da Latiorroko Kamaraka kalean. Bertan haurrentzako puzgarri eta jolasask izango dira eta baita martxan parte hartu dutenentzako bizikleta baten zozketa ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide