Laster, urtero bezala, euskal merkatarien gala egingo dute, merkataritza planean daudenei eskerrak emateko, eta aurten laugarren urtea izanik bazkaria prestatuko dute.
Zeru Txiki Txokoan izango da irailaren 30ean, ostiralean, Euskal Jaiko bezperan, 14:00etan, eta 10 euro balioko du menuak. Pruden Aldaiturriaga sukaldari laudioarrak prestatuko du.
Bazkarirako izena eman eta txartela erosteko irailaren 12tik 27ra ohiko telefonora deitu besterik ez dute egin beharko interesdunek: 662303756. Denda edota enpresetara eramango dizuzte txartelak. Txokoa 13:30etatik aurrera irekiko dute.