“Euskadi Europara hurbiltzen” jarraituko duela ziurtatu du Urkulluk Laudion

Erredakzioa 2016ko ira. 12a, 11:52

Irailaren 25eko hauteskundeei begirako ekitaldia egin zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak atzo Laudion. Bertan parte hartu zuten Iñigo Urkullu lehendakariak eta Andoni Ortuzar EAJko presidenteak. Eskualdeko beste politikari jeltzale batzuk ere egon ziren Laudion; Amurrioko alkatea den Josune Irabien edota alderdi jeltzalearen hautagaia den Almudena Otaola tartean.

Irailaren 25eko hauteskundeei begirako ekitaldia egin zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak atzo Laudion. Bertan parte hartu zuten Iñigo Urkullu lehendakariak eta Andoni Ortuzar EAJko presidenteak. Eskualdeko beste politikari jeltzale batzuk ere egon ziren Laudion; Amurrioko alkatea den Josune Irabien edota alderdi jeltzalearen hautagaia den Almudena Otaola tartean.

Kofradia Egunean herrira egin zuen bisita aipatuaz hasi zuen Urkulluk bere mintzaldia. Jarraian igaro zen Eusko Autonomi Erkidegoaren egoera sozio-ekonomikoaren inguruko datuak aipatzera, azken lau urteetan “EAJren gobernuak bere hitza bete duela” frogatzeko. Datozen lau urteetan ere bide horretatik jarraitzeko konpromisoa erakutsi zuen lehendakariak. “Beste batzuk oasi eta irudipenen artean galdurik dauden bitartean guk lanean jarraituko dugu Euskadi Europara gerturatzeko, enplegu gehiago eta hobea sortzeko”.

[video:http://www.eaj-pnv.eus/adjuntos/pnvVideos/2662_video_e.mp4]

Aiaraldeko enpresak eredu

Helburu bat azpimarratu zuen Urkulluk: “Euskadiko Barne Produktu Gordina Europarena baino % 25 gehiago haztea urteko”. Zentsu horretan, formazioaren garrantzia azpimarratu zuen lehendakariak, eta Laudio jarri zuen horren adibidetzat: “Hemengo Lanbide Heziketa Ikastetxea abangoardian dago, Tubacex-en garatzen den puntako espezializazio programa batekin eta eskualdeko 11 enpresekin elkarlanean arituaz. Hori da gure eredua, eta zabalduko dugu”.

Andoni Ortuzarrek, bere aldetik, Madrili zuzendu zion bere diskurtsoaren gehiengoa. “Madrilek eta Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituzten gauzen arteko ezberdintasunei erreparatu baino ez dago ikusteko non dauden abandonua eta atzera pausoak eta non eraginkortasuna”, adierazi zuen.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide