Astelehenean Aretako geltokian gertatutako istripua eta gero, Adif enpresak hedabideei jakinarazi die proiektua prestatzen ari dela pasabidea egiteko. Proiektuak zehaztu beharko du zein den igarobide egokiena bidaiariek gurutzatu dezaten segurtasunez geltokiko trenbidea.
Ez da hori Adifek eskualdean duen puntu beltz bakarra, izan ere, geltoki askok antzeko pasabidea dute (Luiaondok edo Amurriok, esaterako). Gainera, irisgarritasun arazoak ere salatu dituzte herritarrek. Are gehiago, Maria Luisa Goikoetxea urduñarrak ekimen berriak abiatuko ditu hori nabarmentzeko.
Istripua
Adierazpena Aretako geltokian 19 urteko emakume bat hil eta gero egin du Adifek. Ertzaintzak oraindik ezin du ziurtatu zerk eragin zuen asteleheneko gertakaria atestatua ez baitu bukatu, baina istripua da hipotesi nagusia.