Larunbatean ospatuko dute Parke Eguna hainbat elkarteren eta herritarren laguntzari esker

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2016ko ira. 7a, 11:05

Pasa den urtean egin bezala, aurten ere SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak Parke Eguna antolatu du. Lamuza Parkea biziz betetzeko asmoz, egitarau oparoa prestatu dute dute. Goizeko 11:00etan hasi eta gaueko 21:00etara luzatuko da artearen agertoki bilakatu nahi duten eguna.

Besteak beste, herri kirolak, musika, dantzak, margo lanak, eskultura, zeramika, yoga, olerkiak, literatura, argazkigintza, bideogintza, esku pilota eta buru handiez gozatzeko aukera egongo da aurten.

Pasa den urtean egin bezala, aurten ere SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak Parke Eguna antolatu du. Lamuza Parkea biziz betetzeko asmoz, egitarau oparoa antolatu dute. Goizeko 11:00etan hasi eta gaueko 21:00etara luzatuko da artearen agertoki bilakatu nahi duten eguna.

Besteak beste, herri kirolak, musika, dantzak, margo lanak, eskultura, zeramika, yoga, olerkiak, literatura, argazkigintza, bideogintza, esku pilota eta buru handiez gozatzeko aukera egongo da aurten. Horiekin batera merkatu txiki herrikoia ere antolatu dute. Egitaraua, ordea, itxi gabe dago; nahi duenak aukera du parte hartzeko. Hartarako, plataformatik lamuza2016@sosparkea.com helbidea zabaldu dute, bertara, egin nahi diren ekintzen berri emanez, mezu bat bidaltzeko.  

Aipatutakoez gain, 14:45etan hasiko den bazkari herrikoiaz gozatzeko aukera egongo da. Tiketak salgai jarri dituzte Arrañope, Ilargi, Keska, Tolo eta Zuentzat-en. Eskuratzeko azken eguna hilaren 7a izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide