Esti Urresola zinemagile laudioarrak irailaren 20an estreinatuko du “Paperezko ahotsak” dokumentala. Donostiako Zinemaldia nazioarteko jaialdian egingo du Printzipe zineman goizeko 10:00etan. Sarrerak ez daude oraindik salgai, baina laster egongo dira, artistaren ustez.
Eresoinkari buruzko dokumentala bada ere -37ko erbesteratuek osatutako formakuntza artistikoa-, dantza eta mugimenduarekin lotura zuzena dauka proiektuak. Izan ere, beste laudioar batek parte hartu du filmean; Pablo Ibarluzea antzezlea.
“Paperezko ahotsak” pelikularen nondik norakoak ezagutzeko, sakatu hemen.