Goi mailako triatloilariekin lehiatu zen Ibone Sanchez asteburuan eta Europako 10. eta Espainiako 7. izan zen

Ibone Sanchez laudioarrak goi mailako bi triatloitan parte hartu zuen asteburuan Banyolesen. Lehenbizi irailaren 3an, ostirala, Europako taldekako triatloi txapelketan hartu zuen parte Diablillos de Rivas taldearekin. Gainera, Espainiako olinpiar modalitateko txapelketan ere izan zen.

Europako taldekako txapelketan, 10.

Ostiralean Europako Kluben arteko triatloi txapelketan hartu zuen parte Ibonek. Bertan herrialde ezberdinetako hamazortzi taldek izan ziren, goi mailako triatloilarien parte hartzearekin.

Ibone Sanchez laudioarrak goi mailako bi triatloitan parte hartu zuen asteburuan Banyolesen. Lehenbizi irailaren 3an, ostirala, Europako taldekako triatloi txapelketan hartu zuen parte Diablillos de Rivas taldearekin. Gainera, Espainiako olinpiar modalitateko txapelketan ere izan zen.

Europako taldekako txapelketan, 10.

Ostiralean Europako Kluben arteko triatloi txapelketan hartu zuen parte Ibonek. Bertan herrialde ezberdinetako hamazortzi taldek izan ziren, goi mailako triatloilarien parte hartzearekin.

Lan ona egin ostean, Iboneren taldeak, Diablillos de Rivas, hamargarren postuan sailkatzea lortu zuen, guztira, 01:28:03ko denbora eginez. Probaren irabazlea Frantziako Poissy Triathlon taldea izan zen Italiako Triathlon Duathlon Rimini taldeari minutu bat baino gehiagoko aldea atera eta gero.

Espainiako txapelketan, 7.

Larunbatean Espainiako olinpiar modalitateko txapelketa zuen aurretik laudioarrak. Parte hartzaileen artean Rioko joko olinpikoetan aritu den Miriam Casillas zegoen, espainiar estatuko goi mailako triatloilariekin batera.

Hasieratik seiko taldea sortu zen lasterketa buruan, atzetik zihoan taldeari gero eta alde handiagoa ateratzen, tartean Ibone.

Azkenean aurrekoek garaipena euren artean jokatu zuten, eta Miram Casilla gailendu zen. Atzetik, Ibone Sanchezek buelta eman eta 9. postua lortu zuen sailkapen orokorrean eta 7. postua Espainiako Txapelketan, guztira 02:04:40ko denbora eginda. Zazpigarren postuarekin, hurrengo urteko Espainiako txapelketarako sailkatuta dago kirolari laudioarra.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide