17:35ean jazo da gertakaria. Pertsona bat harrapatu du Renfeko convoy batek. Anbulantzia bertaratu da eta Ertzaintzak oraindik ez daki zein den zaurituaren egoera.
Bilboko norabidean ez dago tren zerbitzurik momentuz.
19 urteko emakumezkoa harrapatu du Renfeko convoy batek Aretako geltokian, eta anbulantzia bertaratu den arren, hil da zaurien ondorioz. 17:35ean jazo da gertakaria.
Ertzaintzak azaldu du hildakoaren azkenengo helbidea Arrigorrigakoa zela. Trenaren gidaria Basurtuko ospitalera eraman dute antsietate krisialdia izan du eta.
Polizia ikertzen ari da zerk eragin duen istripua, baina hipotesi nagusia da emakumeak ez zuela trena ikusi.
17:35ean jazo da gertakaria. Pertsona bat harrapatu du Renfeko convoy batek. Anbulantzia bertaratu da eta Ertzaintzak oraindik ez daki zein den zaurituaren egoera.
Bilboko norabidean ez dago tren zerbitzurik momentuz.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.